KAE 2ko bigarren jardunaldia, etzi Elantxoben
Bihar Erandion hasiko dute denboraldia KAE 2ko taldeek. 12:00etan hasiko da Elantxobeko estropada. KAE 1eko 4. jardunaldia Santurtzin lehiatuko dute etziAsteburuan ekingo diote ligari KAE 2ko taldeek. Biharko lehen jardunaldian, Erandioko Bandera lehia...
Bihar Erandion hasiko dute denboraldia KAE 2ko taldeek. 12:00etan hasiko da Elantxobeko estropada. KAE 1eko 4. jardunaldia Santurtzin lehiatuko dute etzi
Asteburuan ekingo diote ligari KAE 2ko taldeek. Biharko lehen jardunaldian, Erandioko Bandera lehiatuko dute, eta etzi, ostera, XIX. Elantxobeko Estropada.Ondorengo hamalau talde hauek burutuko dute denboraldia: Elantxobe, Bermeo-Mundaka, Arkote, CR Valle de Camargo, Colindres, Donostiarra B, Getxo-Arraun, Hibaika AE, CDR Iberia, Lutxana AE, Kaiku, Oiartzungo Itsaslapurrak AE, SD Santoña CR eta Zumaia.
Bihar 16:30ean hasiko da estropada. Irteera eta helmuga Altzaga-Erandio moilaren pasealekuan egongo dira. Lau luze eta hiru ziabogako erlojupekoa egingo dute.
Domekan, 12:00etan hasiko da XIX. Elantxobeko Estropada. Portuaren inguruan lau luze eta hiru ziabogako estropada lehiatuko dute.
Lehen jardunaldiko sailkapenaren arabera banatutako hiru txandatan irtengo dira. Lehen txandan sei talde egongo dira, eta besteetan, launa.
Laugarrenaren bila
KAE 1 ligaren 4. jardunaldia Santurtzin lehiatuko dute etzi. 16:30ean hasiko da Santurtziko 37. Ikurrina eskuratzeko lehia.
Lehenengo txanda Castreñak, Sanpedrotarrak, Zarautzek eta Santurtzik osatuko dute. Lekeitio bigarren txandatik irtengo da, Hondarribia, Orio eta Donostiarragaz batera. Ohorezko txandan, Ondarroa, Getaria, Deusto-Bilbo eta Pedreña aterako dira.
Orain arteko hiru jardunaldietan ondarrutarrak nagusitu dira, eta oraingo honetan, laugarren garaipenaren bila uretaratuko da Antiguako Ama. Gaur gaurkoz, Lekittarra seigarrena da sailkapenean.