Emakumeen esku pilota partida bihar, Berriatuko plazako frontoian
Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien Elkarteko Ane eta Jone bikotea, Iratxe Ibarra markina-xemeindarraren eta Lexuri larrabetzuarraren kontra ariko dira bihar, nor baino nor gehiago, Berriatuko plazako frontoian. Udalak antolatuta, emakumeen esku pi...
Esku pilota partidaren ostean, gainera, herriko nesken pala partida ikusteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Asmoa plazan jokatzea bada ere, udal arduradunek zehaztu dutenez, euria eginez gero, Mendibarren frontoian jokatuko lituzkete neurketak.
Emakumeen pilota sustatzen
Berriatuko Udalak emakumeen pilota sustatu, eta aukerak eman asmoz antolatu du biharko saioa. «Lehenago ere nesken pala partidak jokatzen ziren herrian, eta oraingoan, emakumeen esku pilota partida antolatzeko aukera sortu zitzaigun, eta horren ostean herriko nesken pala partida jokatzea pentsatu genuen».