Astebeteko atsedenaldiaren ostean, denboraldiko bigarren eta hirugarren jardunaldiak lehiatuko dituzte.
Asteburuko lehen hitzordua
Astilleron (Kantabria, Espainia) dute.
17:30ean hasita lehiatuko dute XV. Bandera Real Astillero de Guarnizo-XL GP Ayuntamiento de Astillero.
Delegatuak 16:00etan batzartuko dira La Fondona Kultur Etxean.
Lau luze eta hiru ziabogako erlojupekoa izango da. Zumaia, Sanpedrotarra, Portugalete eta Orio aterako dira lehen txandan. Bigarren txanda, berriz, Cabok, Tiranek, Zierbenak eta San Juanek osatuko dute. Eta azkenik,
Urdaibai, Hondarribia, Astillero eta Kaiku irtengo dira
hirugarren txandan (Ohorezko txandan).
Domekan Bizkaian
Domekan, berriz,
12:00etatik aurrera lehiatuko dute XXXIII. Petronor Bandera,
Zierbenan.
Astilleroko estropadaren sailkapenaren arabera banatuko dituzte txandak, eta lau luze eta hiru ziabogako 5.556 metroko estropada burutuko dute.
10:30ean izango da delegatuen batzarra, Zierbena arraun taldearen egoitzan.
Hondarribia nagusi lehen jardunaldian