Asteburuan ekingo diote ligari.
Zapatuko lehen jardunaldian, Erandioko Bandera lehiatuko dute.
Ondorengo
hamalau talde hauek burutuko dute denboraldia: Elantxobe, Bermeo-Mundaka, Arkote, CR Valle de Camargo, Colindres, Donostiarra B, Getxo-Arraun, Hibaika AE, CDR Iberia, Lutxana AE, Kaiku, Oiartzungo Itsaslapurrak AE, SD Santoña CR eta Zumaia.
16:30ean hasiko da estropada. Irteera eta helmuga Altzaga-Erandio moilaren pasealekuan egongo dira. Lau luze eta hiru ziabogako erlojupekoa egingo dute.
14:30ean Erandioko udaletxean egingo duten delegatuen batzarrean zozkatuko dituzte txandak.
Elantxobeko estropada
Biharamunean,
12:00etan hasiko da XIX. Elantxobeko Estropada. Aurretik, 10:30ean hasita batzartuko dira delegatuak arrantzaleen kofradian.
Elantxobeko portuaren inguruan lau luze eta hiru ziabogako estropada lehiatuko dute.
Lehen jardunaldiko sailkapenaren arabera banatutako hiru txandatan irtengo dira traineruak. Lehen txandan sei talde egongo dira, eta beste bietan launa.
Baimendutako ibilgailuak bakarrik sartu ahalko dira portura.
Zumaiak irabazi zuen iaz Elantxobeko bandera.