Jaietarako irudi proposamenak, ikusgai
Uztailaren 6an batuko da Gernika-Lumoko Jai Batzordea, 2016ko Andra Mari eta San Roke jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den erabakitzeko. Herritarrei ere egun horretan jakinaraziko diete zein izan den kartel irabazlea. Aurten, guztira, zortzi...

Uztailaren 6an batuko da Gernika-Lumoko Jai Batzordea, 2016ko Andra Mari eta San Roke jaiak iragarriko dituen kartela zein izango den erabakitzeko. Herritarrei ere egun horretan jakinaraziko diete zein izan den kartel irabazlea. Aurten, guztira, zortzi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta den-denak Gernika -Lumoko Kultur Etxean egongo dira ikusgai, hurrengo eguaztena bitartean.