Zapatuan egingo dute ospakizuna, eta parte hartzeko deia egin die bermeotar denei. 12:00etan emango diote hasiera festari, Lameran. Umeak jolasean diren bitartean, hautestontzi handi bat egingo dute oihalekin, Gathom rap abeslariaren musikak girotuta.
13:00etan kalejira egingo dute, Goiko plazatik Lameraraino. Kankinkabara txistulri taldearen laguntza izango dute, eta herriko talde eta norbanakoei dei egin diete zeinek bere aldarrikapenaren banderola eraman dezan.
13:30ean, kalejirari harrera egingo diote Lameran: txalapartariak, adar-jotzaileak, irrintzilariak, bertsolariak… Adierazpena irakrri eta amaiera emango diote ekitaldiari.
Bermeoko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidea gauzatzeko nahia agertu zuen
otsailean, eta 2017ko apirilean galdeketa egiteko asmoa agertu zuen. Hala, eskura plana aurkeztu eta
adierazpena adostu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak, joan den apirilean.