Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea gaur amaituko da
Norbanako, elkarte, erakunde, zentro zein enpresek aurkeztu ahalko dituzte hautagaitzak. Debabarrenekoak izatea edota lan ibilbidea eskualdean garatu izana kontuan hartuko daDebegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak sustatu eta antolatzen ...
Norbanako, elkarte, erakunde, zentro zein enpresek aurkeztu ahalko dituzte hautagaitzak. Debabarrenekoak izatea edota lan ibilbidea eskualdean garatu izana kontuan hartuko da
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak sustatu eta antolatzen duen Gure Balioak VII. Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago. Elkarteak nabarmendu duenez, hautagaiak aurkezteko azken eguna da gaurkoa.Edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera: herritar, enpresa, elkarte, hezkuntza zein ikerketa zentro edota erakundeek. Hori bai, baldintza bakarra bete beharko dute hautagaiek. «Sortzez Debabarrenekoak direla edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana kontuan hartuko dira proposamenak egiterako orduan».
Debabarrenan gizarte balioen arloan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea eta saritzea du helburu, hain zuzen ere, urtero banatzen den errekonozimenduak. «Integritatea, errespetua, ekintzailetza, lankidetza eta elkarlana dira sari honek azpimarratu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak».
Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia Debegesaren webgunean (www.degebesa.eus) eskuratu daitezke.