Gernikako piperrak dastatzeko aukera izango dute herritarrek zapatuan, uztaileko azoka berezian. 09:00etan zabalduko dute azoka, eta, 15:00ak arte zer ikusi, zer erosi eta zer dastatu izango da merkatu plazan.
Gernikako piperrak jaten
Piperrekin batera, Errioxako ardoa ere emango dute, dastatzeko eta erosteko. Era berean, azoka berezietan izaten dira baita Urdaibaaiko baserritarrak, beraien ortuariak saltzen. Guztiraa, 30 baserritar izango dira zapatuan Gernika-Lumoko azoka berezian. Artisauen lanak, gazta, patea, kontserbak, ogia eta euskal pastela ere ipiniko dituzte salgai, merkatu plazako salmahaietan.