Geoparkea bi irteera berri ari da eskaintzen uda denboraldian
Geoparkeko herrien ondarea ezagutzeko irteera eta Lastur ingurua ezagutzekoa dira proposamen berriak. Udarako 563 bisita programatu dituztela esan duteGeoparkea osatzen duten hiru herrietan irteera gidatuen programa indartuz, Euskal Kostaldeko Geoparke...
Geoparkeko herrien ondarea ezagutzeko irteera eta Lastur ingurua ezagutzekoa dira proposamen berriak. Udarako 563 bisita programatu dituztela esan dute
Geoparkea osatzen duten hiru herrietan irteera gidatuen programa indartuz, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoa handitu egin du uda sasoian. Irteera gehiago egiteaz batera, bi berri ere badaude aukeran: Mutrikuko, Debako eta Zu- maiako kultur eta itsas ondarea ezagutzera emango duen irteera eta umeei eta familiei zuzendutako Lasturko plaza irteera.Geoparkeko herrien (Mutriku, Deba eta Zumaia) kultur eta itsas ondarea ezagutzera emango duen irteera 90 minutukoa izango dela diote. «Hiru herrietako batean egingo da, eta bertan, bisitariak itsasoari eta itsas kulturari estu lotutako herri bat deskubrituko du, alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenak bisitatuz».
Lasturko plaza irteeran umeak protagonista izango direla aurreratu dute. «Besteak beste, irteera honetan euskal jolas tradizionalak berreskuratu eta sustatu nahi dira. Bisita hau, gainera, Lasturren zabaldu berri den Geoparkearen interpretazio gunea ezagutuz osatu ahal izango da».
Horiez gain, ohiko irteerak ere egongo dira aukeran: itsasontzi irteerak, ibilbideak, jarduerak…
Astean 30 irteeratik gora
Orokorrean, ekainean hasi eta irailera bitartean, Geoparkeak egunero eskainiko ditu bisita gidatuak, bertako ondare geologikoa, naturala eta kulturala ezagutzera emateko. «Bisitarien kopuruak gora egingo duela aurre- ikusita eta bisitari horiei harrera bikaina egin eta kalitateko zerbitzua eman nahian, Geoparkeak astean 30 irteera baino gehiago eskainiko ditu, irailaren 30era arte; udara begira, 563 bisita gidatu programatu ditugu».