Euskal Herrira buelta egingo du Gonzalo Beaskoetxeak
Uda honetan etxera buelta egingo du Gonzalo Beaskoetxea gernikarrak –Diego Beaskoetxearen anaia–. Hala, amaiera emango dio Estatu Batuetako ibilbideari. Gernikarrarekin batera, etxera buelta egingo du Jonathan Etxebarrieta Etxeba markinarrak ere.Dania Jai Alai frontoian jokatu izan dute azken urteetan, eta han agur beroa eman diote biei.
Aurrelaria da Gonzalo Beaskoetxea (30 urte), eta atzelaria da Etxebarrieta (32 urte).