Denboraldi ona egin du Alex Hormaetxea pilotari bermeotarrak Amerikako Estatu Batuetan, eta Floridako Fort Pierce frontoian jokatu dituzten bakarkako kinieletan onena dela erakutsi du. Single deituriko kiniela horiek ekainean jokatu dituzte, eta 122 partida irabazita, sailkapenaren gorenean jartzea lortu du Hormaetxeak.
Aurkaririk ez du izan bermeotarrak, sailkapenean bigarren egin duen Ibai Erkiaga lekeitiarrari alde handia atera baitio. 88 garaipen lortuta lortu du lekeitiarrak sailakpenaren bigarren postua. Hirugarrena sailkapenean Aitor Hernaez
Leo gasteiztarra izan da. Azken horrek 30 kiniela irabazi ditu.
Alex Hormaetxea Fort Piercen
Uda Euskal Herrian
Fort Pieceko Single kinieletan parte hartu duten gainontzeko puntistek lehenengo hiru sailkatuengandik urruti geratu dira. Horietatik gehienak estatubatuarrak eta mexikarrak izan dira: Toto, Rocco, Frank Elizalde, Lugo edo Conrado, besteak beste. Azken horiek bakarkako kiniletetan lortu dituzten emaitzak «kaxkaeeak» izan direla esan du Jai Alai-k, eta horien maila pilotari euskaldunek dutenarengandik urruti dagoela.
Denboraldiari amaiera emateko jaialdian banatu zituzten sariak, eta Hormaetxea bermeotarrak erakutsitako jokoa eta emandako erakustaldia txalotu zuten ikusle estatubatuarrek.
Orain Bermeon bueltan da Hormaetxea, udako denboraldia Euskal Herrian jokatzeko prest. Beaskoetxea, Aldazabal, Mendizabal, Lekerika, Barandika eta Erkiagak ere jokatuko dute Jai Alai World Tourra uda honetan.