Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola, Bizkaiko txapeldun
Gernika Jai Alaiko taldeari finala irabazita jantzi dituzte txapelak. Hiru partidetatik hiru irabazi dituzte Durangoko Ezkurdin jokaturiko norgehiagokan. Lehia bizia izan daGernika Jai Alairi irabazita, Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola da Bizkaiko H...
Gernika Jai Alaiko taldeari finala irabazita jantzi dituzte txapelak. Hiru partidetatik hiru irabazi dituzte Durangoko Ezkurdin jokaturiko norgehiagokan. Lehia bizia izan da
Gernika Jai Alairi irabazita, Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskola da Bizkaiko Herriarteko txapelduna. Hiru mailatako hiru partidak irabazi zituzten Markina-Xemeingo taldeko pilotariek, joko bikaina erakutsita.Kepa Gandiaga eta Gorka Libano erraz ibili ziren lehen partidan. 11 eta 12 tantoko aldea aterata jarri ziren Aritz eta Ibon gernikarren aurretik. Ezberdintasun horrek partida lasaiago hartzera eraman zituen Markina-Xemeingoak. Gernikarrek, aldiz, amaierara arte borrokatu zuten, eta lehia biziaren ostean, 30 eta 22ko aldeagaz irabazi zuen Markina-Xemeingo bikoteak.
Berdinduta
Pareko ibili ziren partida hasieran Markina-Xemeingo Gotzon eta Danel eta Gernika Jai Alaiko Urko eta Gorka. Baina jokoak aurrera egin ahala, jokoa kendu zion Danel Mandiolak Gernikako aurrelariari, eta errematatzeari ekin zion Gotzon Mandiolak. Era horretara, aurrea hartzea lortu zuen Markina-Xemeingo bikoteak, eta 35 eta 25 tantotan utzi zuten markagailua.
Bi partida irabazita, garaipena Markina-Xemeinera zihoala ziur bazegoen ere, hirugarren eta azken partida irabaztera atera ziren Markina-Xemeingo Jon Meabebasterretxea eta Jon Ibarluzea. Gernikako Xabi eta Urtubiri ez zieten aukera gehiegirik utzi. Jon Meabebasterretxeak partida ikaragarria eskaini zuen, eta erraz lortu zuten garaipena. 35 eta 15 eginda irabazi zuen Markina-Xemeingo bikoteak.