Karmen jaietan Frai Bartolomera aldatuko dute taxi geltokia
Karmen jaietan taxi geltokia lekuz aldatuko dela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Horrela, Zelaiaren beheko partetik Frai Bartolomera egingo dute aldaketa. Hain zuzen ere, Donejakue Bideko erromesen aterpetxe aurretik aparkalekuko sarreraraino...
Aldaketa epe zehatz batekoa izango da; jaietako txosnak, barrakak eta atrakzioak muntatzen hasten direnetik jaiak amaitu eta kentzen dituztenera arte. Gero, taxiak Zelaiaren beheko parteko geltokira bueltatuko dira.