Bueltan dira Astra iluntzeak
Bertso saio musikatuagaz emango diete hasiera eguazten iluntzeetako ekimenari. Gaur hasi eta uztailaren 27a bitartean, kontzertu bana egongo da eguazteneroAzken urteetan bezala, eguazten iluntzeak bereziak izango dira Astran ekaina-uztailean. Gaur hasi...
Bertso saio musikatuagaz emango diete hasiera eguazten iluntzeetako ekimenari. Gaur hasi eta uztailaren 27a bitartean, kontzertu bana egongo da eguaztenero
Azken urteetan bezala, eguazten iluntzeak bereziak izango dira Astran ekaina-uztailean. Gaur hasi eta uztailaren 27a bitartean, kontzertu bana hartuko du kulturarako fabrika sozialak.Bertso saio musikatuak zabalduko du Astra iluntzeetako egitaraua. Hain zuzen, Ez da kasualitatea ikuskizuna izango da gaur, Astran. Lau bertsolarigaz batera bi musikari aritu ohi dira, eta lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Gaurko iluntzea Gernika-Lumoko Asunek talde feministak antolatu du.
Uztailaren 6an, Busturialdeko talde batek hartuko du taula gaina: Kiking & Alive. Tukatukada Batukadak antolatuta, pop-rock doinuekin gozatzeko aukera edukiko dute Astrara bertaratzen direnek.
Uztailaren 13ko iluntzea Lorratzak izena hartzen duen laukoteak girotuko du. Taldea osatzen duten lau neskek estilo askotariko musika lasaia ekarriko dute Astrara, Gernika-Lumoko Egurre Gazte Asanbladaren eskutik.
Urgatz izango da uztailaren 20an Astrako patioan gonbidatu. Swingtxaku taldeak gonbidatuta helduko da talde bermeotarra. Bigarren lana aurkeztu zuen laukoteak 2016 urte hasieran, Herio izenekoa, eta bigarren diskoan bildutako kantak zuzenean entzuteko aukera izango dute Astra iluntzean batzen diren herritarrek.
Uda honetako bosgarren eta azken emanaldia Lilibertsoren eskutik helduko da, uztailaren 27an. Lililuntzeak da bertsolariek osatutako taldeak eskainiko duena.
Jan-edana
Kontzertu guztiak doanekoak izango dira, eta 20:00etan hasiko direla eman dute jakitera antolatzaileek.
Beste alde batetik, aurten ere jatekoa eta edatekoa egongo da Astra iluntzeetan.