Bermeoko Udalak, herriko hainbat elkartegaz elkarlanean,
Alde Zaharreko balkoi, leiho eta fatxaden lore lehiaketa antolatu du, eta gaur egin dute sari banaketa ekitaldia.
Irabazleak sariekin
Fatxaden kategorian,
Nardiz Tar Jon kaleko 14 zenbakidun atariak jaso du saria. 300 euroko saria jaso dute. Gainera, etxebizitza bakoitzeko arduradunek,
Aita Guria baleontzirako bi lagunentzako sarrera berezia ere jaso dute; sarrera horregaz, 2016an nahi beste aldiz sartu ahalko dute.
Fatxadarik onena: Nardiz Tar Jon 14
Balkoirik ederrena, epaimahaikoen arabera,
Erremedio kaleko 9 zenbakidun atariko
2. solairuarena da. Irabazleak, Berton elkarteko dendetan gastatzeko 150 euro eta
Aita Guria baleontzirako sarrera berezia jaso ditu.
Balkoirik onena: Erremedio 19, 2.
Azkenik,
leiho ederrenaren saria
Talakoetxea kaleko 18 zenbakidun atariko
2. solairuko bizilagunak jaso du. Alde Zaharreko tabernetan kontsumitzeko bonoa eta
Aita Guria-rako sarrera berezia jaso ditu.
Leihorik onena: Talakoetxea 18, 2.
Irabazleek, gaur goizean, Goiko Plazan egin den sari banaketa ekitaldian jaso dituzte sariak. Guztira,
20 parte hartzaile izan dira lore lehiaketan. Antolatzaileek parte hartzaile guztiek egindako ahalegina txalotu gura izan dute: “Lore lehiaketa gure Alde Zaharra indartzeko eta edertzeko emandako pauso bat izan da, eta parte hartzaileek helburu hori lortzen lagundu digute”.
Hala, parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie lore lehiaketako antolatzaileek. Azaldu dutenez, “Alde Zaharreko eraikinak loreekin betetzeak, duda barik, Alde Zaharraren irudia asko edertzen du; loreekin dauden lekuak, leku biziak direlako”.
Antolatzaileek lehiaketaren balorazio positiboa egin dute, eta hurrengo urtean ere antolatzeko prest agertu dira, “ideia eta proposamen berriekin”.