10 munitibartar, ortu ekologikoen proiektuan
Bengolako Natur Energia Interpretazio Zentroaren inguruan, 2.500 metro karratuko lursaila bizilagunen eskura jarri zuen Munitibarko Udalak. Hain zuzen ere, apirilean jarri zuten herritarrentzako ortu ekologikoen proiektua martxan, eta hamar herritar ar...

Bengolako Natur Energia Interpretazio Zentroaren inguruan, 2.500 metro karratuko lursaila bizilagunen eskura jarri zuen Munitibarko Udalak. Hain zuzen ere, apirilean jarri zuten herritarrentzako ortu ekologikoen proiektua martxan, eta hamar herritar ari dira parte hartzen. Dagoeneko askotariko barazkiak erein dituzte, eta, beraz, uzta jasotzea besterik ez dute falta.