Umeentzako jarduerak eskainiko ditu uztailean, Arrantzaleen Museoak
Bermeoko Arrantzaleen Museoak udarako programa aantolatu du. Programa horretan, umeentzako jarduerarik ez da falta. Hala, uztailerako, lau eguneko programa antolatu dute 5 eta 10 urte bitartean dituzten umeentzako.
Uztailaren 12an, 13an, 14an eta 15ean (martitzenetik barikura) batuko dira gura duten umeak, museoan. Lau egun horietan, arrantza eta arrainen inguruko mundua ezagutzeko aukera izango dute umeek, ekintza dibertigarrien bitartez. Era berean, Arrantzaleen Museoa ezagutzeko aukera ere izango dute.
Lau egun horietan, bi ordu egongo dira umeak museoko tailerretan: 11:00etatik 13:00etara. Familia tailerretan ez bezala, umeak bakarrik egon ahalko dute, guraso edo arduradun barik.
Lekuak mugatuak direnez, udako tailerretan parte hartu gura duten horiek, ezinbestekoa izangoa dute aldez aurretik izena ematea. Uztailaren 8a baino lehen, 94-688 11 71 telefono zenbakira deituta edota arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus-era mezu bat idatzita eman ahalko dute izena.