Ondarroa Arraun Taldeak KAE 1 ligako lehenengo hiru banderak irabazi ditu
Ondarroa Arraun Elkartea KAE 1 ligako lider nagusia da, 36 puntugaz. Bilboko bandera, Hondarribiakoa eta Getariakoa irabazi dituzte. Ongietorria egin diote herritarrek taldeariHirutik hiru bandera irabazi ditu Antiguako Ama traineruak. Denboraldia ondo...
Ondarroa Arraun Elkartea KAE 1 ligako lider nagusia da, 36 puntugaz. Bilboko bandera, Hondarribiakoa eta Getariakoa irabazi dituzte. Ongietorria egin diote herritarrek taldeari
Hirutik hiru bandera irabazi ditu Antiguako Ama traineruak. Denboraldia ondo baino hobeto hasi dute; aurreko asteburuan Bilboko bandera irabazi zuten ondarrutarrek, eta zapatuan eta domekan, ostera, Hondarriabiako eta Getariako banderak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.Ondarroa Arraun Elkartea, hain zuzen, KAE 1 ligako lider nagusia da, 36 puntugaz. Bigarren (Pedreña) eta hirugarren (Deusto-Bilbao) sailkatuek baino 8 puntu gehiago eskuratu dituzte.
Lekeitioko Arraun Taldea, bere aldetik, sailkapen orokorreko seigarrena da, 24 puntugaz.
X. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako bandera Ondarroara ekarri zuten zapatuan. Antiguako Ama-ko arraunlariek hirugarren txandan parte hartu zuten, eta Deusto-Bilbaoren aurka norgehiagoka ederra erakutsi zuten. Olatuak alde eduki zituzten, eta Bilbotarrei lau segundoko aurrea hartuta, 21:03,44 denbora behar izan zuten garaipena lortzeko. Podiuma Donostiarrak osatu zuen.
Bertoko taldeei dagokienez, Lekeitioko Arraun Taldeak laugarren amaitu zuen Hondarribiako proba, 21:15,39 denboragaz.
Turrun hotsa
Ohi modura, Hondarribiako garaipenaren ostean, turrun luzea entzun zen Ondarroan. Gauean, 22:00ak inguruan, ongietorri beroa egin zieten Alaiko balkoian, Alde Zaharrean Zapato Azule ospatzen ari ziren herritar guztiek.
Domekan, asteburuko bigarren bandera lortu zuten ondarrutarrek. Getariako VII. estropadan ere sasoiko daudela erakutsi zuten Jon Iriondoren mutilek. 20:22,89 behar izan zuten estropada irabazteko, bigarren sailkatuak (Getaria) baino ia zazpi segundo gutxiago. Pedreñak hirugarren amaitu zuen, eta Lekeitiok seigarren amaitu du estropada, 20:43,09 denboragaz.
Domekan ere, irabazleek banderagaz joan-etorria egin zuten Ondarroan zehar, eta herritarrek txalo artean eman zieten ongietorria.