Etxean bezala sentitzeko egoitza
Gizarte ekimena helburu duen profesional talde batek osatzen du buruko osasunean espezialista den Munitibarko Oizpe egoitza. Baliabide espezializatuenekin, aldi baterako zein etengabeko menpekotasun baten ondorioz zainketa berezia behar duten pertsonen...
Gainera, bere profesionalen prestakuntzak, bikaintasunak eta etengabeko formazioak bertan dauden pertsona guztien behar biopsikosozialek eskatzen duten arreta bermatzen dute, jarraipen eta zaintza integral eta pertsonalizatuaz lagunduta.
Modernotasunaren sinbolo, familien eta egoiliarren ezaugarriek eskatzen dutenari erantzuteko prestatuta daude Oizperen instalazioak. Erabiltzen duen teknologia eta ekipamenduak, egokiak eta abangoardiakoak, erosotasunerako daude pentsatuta.
Logela zabalak dauzka, plasma telebista, telefono, ohe artikulatu eta komunez hornituak. Bertan, hotel bateko erosotasuna aurkituko duzu, baina behar duzun osasun arretarekin. Gela multisentsoriala, bigungarritakoa eta okupazionala ere badauzka, eta errehabilitazioa, arreta psikosoziala, animazio soziokulturala eta arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen ditu, besteak beste. Osasun arloko asistentziari dagokionez, mediku psikiatra eta medikuntza orokorreko sendagilea dauzka, eta baita erizainak, geriatria laguntzaileak eta fisioterapeuta ere.
Hortaz, etxean bezala sentituko zara Oizpen, familiako eta hurbileko tratuaz gozatzen; eta arreta soziosanitario hobezina jasoko duzu, medikuak jarraitua, asistentziala, sozial psikologikoa eta errehabilitatzailea.
Kalitateko egoitza daukazu Lea-Artibain, eta, gainera, prezio lehiakorrekin eta egun batetik aurrerako egonaldiekin.