Iazko abenduan sarbideen kontrol araudia onartu zuen Elantxobeko udalak, eta bertan zehazten diren irrisgarritasun neurrien artean dago aipatutako araua.
Ekainean, uztailean eta abuztuan udalerriko bizilagunen, udalaren edo baimen berezia duten ibilgailuak bakarrik zirkulatu ahalko dute herriguneko kaleetatik.

Horregatik aipatu ibilgailuek TAO txartela dute, eta herriguneko kaleetako sarbideetan baimendutakoentzat izan ezik sarbidea debekatuta dagoela zehazten duten seinaleak ipini dituzte.
Informazioa posta elektronikoz jasotzeko aukera
Bestalde, udaleko informazioa herritarrei bidaltzeko zerbitzua martxan jarri du Elantxobeko udalak.
Herri “garden” eta “parte hartzaileagoa” egiteko helburuagaz jarri dute aipatu zerbitzua.
Udalaren zein herriaren inguruko argibideak jakitera emango dizkiete bizilagunei: herrian zein ekitaldi egingo diren, udalaren web orrialdean egindako azken eguneraketak, osoko bilkuretarako deialdiak…
Era berean, zerbitzu hau udalari informazioa eskaerak egiteko edota inkestak zein bestelako proposamenak bideratzeko ere baliagarria izango dela azaldu dute.
Interesa duten elantxobetarrek helbide elektroniko honetara bidali behar dute mezua:
transparencia.elantxobe@gmail.com. Emailean izen-abizenak eta udalerrian erroldatuta dauden edo ez zehaztu behar dute herritarrek.
Sarbideen Kontrolaren Araudia onartu du Elantxobeko Udalak