EHE-k batzar irekia deitu du, euskaltzaleen iritzia jasotzeko
Bilera irekia deitu du eguenerako. Gernika-Lumon batuko dira, Astran. Izan, Egin, Eragin dinamikaren baitan, urte hasieratik udaberrira bitartean hainbat batzar egin ditu Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Busturialdeko eragile, elkarte, talde eta norbanakoekin. Euskararen egoeraren diagnosia egitea zen helburua, eta hausnarketa prozesu horretatik ondorioak atera.
Euskal Herrian aldaketa garaia da. Arlo politikoan, sozialean, kulturalean… aldaketak eman direla dio EHEk, eta berreuskalduntze prozesua bidegurutzean dela. Hori dela eta, herritarrekin batzar irekia egin gura du, euskaltzaleen iritziak jasotzeko. Egueneko batzarra 19:00etan hasiko da, eta Astrako lehenengo solairuan izango da.