Azken urteetan bezala, eguazten iluntzeak bereziak izango dira Astran ekaina-uztailean. Bihar hasi eta uztailaren 27a bitartean, kontzertu bana hartuko du kulturarako fabrika sozialak.
Bertso saio musikatuak zabalduko du Astra iluntzeetako egitaraua. Hain zuzen,
Ez da kasualitatea ikuskizuna izango da bihar Astran. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira, eta lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Biharko iluntzea Gernika-Lumoko Asunek talde feministak antolatu du.
Astra iluntzeak
Uztailaren 6an Busturialdeko talde batek hartuko du taula gaina:
Kiking&Alive. Tukatukada Batukadak antolatuta, pop-rock doinuekin gozatzeko aukera izango dute Astrara hurbiltzen direnek.
Uztailaren 13ko iluntzea
Lorratzak izena hartzen duen laukoteak girotuko du. Taldea osatzen duten lau neskek estilo askotariko musika lasaia ekarriko dute Astrara, Gernika-Lumoko Egurre Gazte Asanbladaren eskutik.
Urgatz izango da uztailaren 20an Astrako patioan gonbidatu. Swingtxaku taldeak gonbidatuta helduko da talde bermeotarra. Bigarren lana aurkeztu zuen laukoteak 2016 urte hasieran, Herio izenekoa, eta bigarren diskoan bildutako kantak zuzenean entzuteko aukera izango dute Astra iluntzean batzen diren herritarrek.
Uda honetako bosgarren eta azken emanaldia Lilibertsoren eskutik helduko da, uztailaren 27an.
Lililuntzeak da bertsolariek osatutako taldeak eskainiko duena.
Kontzertu denak doanekoak izango dira, eta 20:00etan hasiko dira. Bestalde, aurten ere jatekoa eta edatekoa izango da Astra iluntzeetan.