Bizkaiko Harrizulatze Ligan hiru jardunaldi jokatu dituzte orain arte, eta hiruretan Ereño Gerandape Herri Kirol taldea nagusitu da. Momentuz, 42 zulo, 6 zentimetro eta 5 milimetroko marka bildu dute.
Gerandapekoak atzo, Muskizen. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.
Atzo lehiatu zuten hirugarren jardunaldia, Muskizen. Ereñoko taldeak 13 zulo, 10 zm eta 5 mm-ko marka lortu zuen. Santurtziko Kabiezes taldea sailkatu zen bigarren, 13 zulo eta 7 zm-ko markagaz.
Barakaldoko Errekatxo eta Ortuellako Burdin Gazteak hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren. Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko ordezkariak bosgarren sailkatu ziren (11 zulo, 11zm eta 1mm), eta Trapagarango Aldai?Alde izan zen azkena.
Piratak taldekoak atzo, Muskizen. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.
Behin behineko sailkapen orokorrari dagokionez, Piratak Herri Kirol Taldea seigarren eta azken postuan dago. Orain arteko hiru jardunaldietan 35 zulo, 2 zm eta 7 mm-ko marka pilatu dute.
Ereño Gerandape HKT-ren atzetik, Kabiezes taldea da sailkapeneko bigarrena. Santurtziko taldeak 37 zulo, 8 zm eta 2 mm lortu ditu momentuz. Ondoren, 36 zulo, 5 zm eta 9 mm-ko markagaz, Aldai Alde da hirugarrena.
Trapagarango taldearen atzetik, Burdin Gazteak talde ortuellarra da sailkapeneko laugarrena (35 zulo eta 8 zm), eta Errekatxo bosgarrena (35 zulo, 3 zm eta 8 mm).
Beste bost jardunaldi
Bizkaiko Harrizulatze Ligan zortzi jardunaldi lehiatuko dituzte. Hurrengoa Barakaldon izango da, eta beste saioak, Santurtzin, Busturian, Bilbon eta Trapagaranen lehiatuko dituzte.