Sup Race zirkuituko bigarren proba izan zen atzokoa. Hamabi kilometroko tartea egin zuten nagusiek, eta amateurrek, berriz, 5 kilometrokoa.
Hain zuzen ere, nagusienak Mundakatik irten, Sukarrieta pasatu, Muruetako ontziola pareraino heldu, eta handik Mundakara bueltatu ziren. 16 urtetik beherako partaideek, ostera, Laidatxu hondartzaren inguruan zirkuitu bat burutu zuten.
Bederatzi kategorietako partaideak batu ziren III. Mundaka Sup Race-an. 1,4 mistoan Aritz Tena nagusitu zen, eta haren atzetik Ramon Blanco eta Aure Medina sailkatu ziren.
12,6 gizonezkoen kategorian, Julen Juaristik irabazi zuen. Eneko Alberdi sailkatu zen bigarren, eta Dani Espinosa izan zen hirugarrena.
12,6 emakumezkoetan, berriz, Cyara Palenzuela izan zen garailea. Ainhitze MuƱoa eta Marta Zaplana bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Argazkia: Mundaka Surf Club.
Amateurretan, gizonezkoetan, Jon Rekalde nagusitu zen, eta Oscar Learte eta Xabier Sanchez geratu ziren Rekalderen atzetik. Emakumezkoei dagokienez, Laure izan zen amateurretan lehiatu zen partaide bakarra, eta hortaz, hura izan zen garailea.
Emakumezkoen gazteen mailan (18 urtetik beherakoak), June Ormaetxea izan zen onena, eta Nahia Garcia sailkatu zen atzetik (bi parte hartzaile egon ziren).
16 urtetik beherakoen kadete kategorian (mistoa), Asier Aristizabal nabarmendu zen, eta haren atzetik Daniel Delgado eta Bosco Ingunza sailkatu ziren.
Kadeteen kategoria moduan, haurrena eta kimuena ere mistoak izan ziren. Haurretan (14 urtetik beherakoak) Manuel nagusitu zen. IƱigo Gandara bigarren geratu zen, eta Antonio Serrera hirugarren.
Kimuetan (12 urtetik beherakoak) Rafael Ceniga izan zen onena. Unax Etxeberria bigarren sailkatu zen, eta Paula Santos hirugarren.
Antolatzaileen berbetan, giro “oso alaia” izan zuten, eta dena oso ondo atera zen: “Oso pozik gaude, giro onean egin zen proba, eta gero, Mundakako kiroldegian bazkaldu genuen elkarrekin”. Halaber, parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte.