Gogotsu ekin diote aurtengo jaiei mundakarrek. San Joan egunagaz batera hasi zituzten atzo herriko jai nagusiak. Uretan murgildu ziren goizean, surf bataioan. Gero, Txilipetxeruen karroagaz ibili ziren poteoan. Herri bazkariaren ostean, jolasak egin zituzten plazan. Iluntzean, txapelak eta mozorroak hartuta, Basarenara igo ziren herriko kuadrillak, handik herrira ohiko jaitsiera egiteko. Ume, gazte zein nagusik parte hartu zuten giro ezin hobea sortuta. Gauean, Txilipitxeruen karroagaz dantzan jarraitu zuten, kalez kale.
Basaranetik jaitsi ziren kuadrillak, atzo
Gaur, kirola egiten esnatu dira asko. Mundakako Tropelak antolatuta, III. Krono igoera egin dute. 17 txirrindularik hartu dute parte. 164 metroko malda duen bi kilometroko ibilbidea egin behar izan dute parte hartzaileek, Mundakako plazatik Katillotxuko biltegiraino. Lander Lartitegi Ormazabalek egin du denborarik onena; 0:07:48ko denboragaz iritsi da helmugara. Bere atzetik sartu da Bingen Fernandez, 0:08:33ko denbora eginez. Hirugarrena, berriz, Andoni Ispizua izan da, 0:09:25ko denbora egin du biltegira iristeko.
Helmugara iristen lehenengo hirurak, erdian
Oraindik, hala ere, egun luzea dute gaur Mundakan. Gainera, uztailaren 3ra bitartean San Pedro jaiak ospatzen egongo dira herrian. Hemen egitaraua.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.