Sareginek Bermeoko Feministen Sareak deituta, elkarretaratzea egin dute Lameran, harrizko bankoan, eta hainbat herritarrek bat egin dute deialdiagaz.

Hainbat herritar elkarretaratzean
Asteon lau emakume hil dituzte Euskal Herrian. Angelun (Lapurdi), emaztea eta bi alaba hil zituen gizon batek; ondoren, gizona hilda agertu zen etxean. Gasteizen, andra bat hil eta Zadorra ibaira bota zuten.
“Nazkatuta” daudela esan dute Sareginek: “Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren baitan, lau hautagai nagusien artean egin zuten mahai inguruan, 26 segundu baino ez zituzten eduki, hainbat emakumek jasan behar duten indarkeriari buruz berba egiteko”.
Arazoa “estrukturala” bada ere, “irtenbide bat bilatu bitartean, emakumeok gero eta antolatuago eta kapazago gaudela esatera atera behar gara. Ez gara beti egongo pankarta baten atzean norbaiti zeozer esan nahian”.