Urtero bezala, Busturialdeko herri gehienetan San Joan suak piztu zituzten atzo udako solstizioari ongietorria emateko. Txarrak sutara botatzeko gaua izan zen atzokoa. Suaren bueltan batu ziren atzo, beraz, Busturialdeko herritarrak.
San Joan sua Bermeon
Sua itzali ostean, jai giroan jarraituko dute gaur eta asteburuan Ean, herriko jai nagusiak ospatzen ari direlako.
Hemen egunotako egitaraua. Mundakan ere, gaur emango diete hasiera San Pedro
jaiei kuadrilen bajadarekin.
Bestalde, Gernika-Lumoko San Juan Ibarra, Ereñoko Gabika, Mendatako Lamikiz, Ajangizko Kanpantxu eta Bermeoko Arane auzoetan ere
San Joan ospatzen ari dira. Bermeon, esaterako, goizean goiz hasi dira herritarrek Gaztelugatxeko San Juaneko eskailerak gora eta behera. 06:30ean eman dute lehenengo meza, eta orduro egongo dira 13:30ak arte. Bidea egin ostean,
eskapularioa eta erroskilak erosita bueltatuko dira gehienak herrira.
Herritarrek Gaztelugatxeko San Juaneko eskailerak gora eta behera
Gogoratu! Irakurleen artean
lehiaketa egingo du HITZAk. Animatu eta bidali San Joan su eta jaietako argazkiak.