Kultur Etxeak epea ireki du, herriko elkarteei diru laguntzak emateko a.z.
Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioak kultura jarduerak burutzen dituzten elkarteek 2016ko jarduerak finantzatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Elkarteek eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15eko 14:00ak arte egongo da zabalik.Laguntzak...
Laguntzak konkurrentzia lehiaketa erregimenean egingo dira, eta kultura sustatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei daude zuzenduta. Eskaerak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, diru laguntza eskatzen den jardueraren gaineko proiektuaren azalpen memoriagaz.
Diru laguntza horiek kultura sustatzeko lan egiten duten elkarteen ekintzak finantzatzeko helburua dute. Iaz, esate baterako, 42.595 euro banatu zituzten, herriko 24 kultur talderen ekintzak sustatzeko.