Kultur ekintzak egingo dituzte martitzenetik barikura, Ajangizen
Ajangizko Kultur Etxeak kultur ekintzak antolatu ditu uztailerako. Martitzenetik barikura, tailerrak, multikirolak eta txangoak egingo dituzte. Uztailaren 5ean hasi eta 29ra bitarterako eskaintza dakar Ajangizek uda denboraldirako. 4 urtetik gorako ume...
4 urtetik gorako umeei zuzendutako jarduerak dira, eta sukaldaritza tailerrean, multikiroletan, eskulanetan eta irteeretan parte hartzeko aukera izango dute etxeko txiki eta gazteek. Martitzenetan landuko dute sukaldaritza, eta, egun bakoitzean bi errezeta egingo dituzte: jaki bat eta edari bat. Ikastaroa amaitzean ume bakoitzari liburuxka bat emango diote, errezeta guztiekin.
Eguaztenak multikirolak egiteko egunak izango dira, eta eskulanetan ibiliko dira eguenetan: pultserak, lepokoak, poltsak, kometak… Horiek egiteko, gainera, birziklatutako materialak erabiliko dituzte. Barikuetan, aldiz, irteerak egingo dituzte Ajangizko umek. Uztailaren 8an Otxandioko Hontzaextrem abentura parkera joango dira, uztailaren 15ean Bilboko Itsas Museora, uztailaren 22an Busturiko Madariaga Dorretxera eta uztailaren 29an Gernika-Lumoko Euskal Herria museora.
Udarako kultur ekintzak goizez egingo dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Hain zuzen, 10:30ean hasi eta 13:00etan amaituko dira.