Eako Txipiroi BTT martxa eta mendi trail lasterketa uztailaren 9an izango dira
Aurretik izena emateko azken eguna uztailaren 4a da. Aurretik izena ematen dutenek bakarrik jasoko dute kamiseta. BTT martxak 37 km izango ditu, eta mendi trail lasterketak 21 kmUztailaren 9an egingo dituzte Eako Txipiroi BTT martxa eta mendi trail las...
Aurretik izena emateko azken eguna uztailaren 4a da. Aurretik izena ematen dutenek bakarrik jasoko dute kamiseta. BTT martxak 37 km izango ditu, eta mendi trail lasterketak 21 km
Uztailaren 9an egingo dituzte Eako Txipiroi BTT martxa eta mendi trail lasterketa. Bi probetarako partaide muga zehaztuta dago, beraz, antolatzaileek lehenbailehen izena ematea gomendatu dute.BTT martxan gehienez 180 parte hartzaile onartzen dituzte, eta mendi trail lasterketan, berriz, 150 parte hartzailetan ipini dute muga.
Uztailaren 4a da izena emateko azken eguna, eta aurretik izena ematen dutenek bakarrik jasoko dute kamiseta bana. Izena emateko inprimakia http://txipiroiextreme.blogspot.com.es helbidean dago eskura. Bertan proba bien inguruko informazioa dago, baita Txipiroi facebookean ere.
Aurretik izena ematen duten federatuek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, 15 euro.
Parte hartzaile kopurua aurretik beteko ez balitz, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo litzateke. Orduan, federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Federatu gabeek BTT martxa egiteko 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta mendi trailean parte hartzeko, 18 euro.
Bizikleta probaren partaideak 09:30ean irtengo dira Eako hondartzatik. 37 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 1.600 metroko desnibel metatuari aurre egin beharko diote.
Beste alde batetik, 10:00etan dute irteera ordua mendi trail lasterketako partaideek. Horiek 21 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 900 metroko desnibel metatuagaz.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbide ikusgarria prestatu dute, eta herrian giro aparta sortzea eta denek gozatzea espero dute. Aurten ere, aurkezpen bideo berezia prestatu dute, herriko umeen laguntzagaz.