140. urtemuga ospatu du Casa Pepak
Ondo baino hobeto ospatu du Casa Pepak bere 140. urteurrena. Dendaren aurrera atera dute jaia, eta musika, jan-edana eta giroa izan dira nagusi. Juanjo eta Maddi Txurruka aita-alaben tronpeta kontzertuagaz hasi zen jaialdia; otordua ere eskaini zuten, ...
Ondo baino hobeto ospatu du Casa Pepak bere 140. urteurrena. Dendaren aurrera atera dute jaia, eta musika, jan-edana eta giroa izan dira nagusi. Juanjo eta Maddi Txurruka aita-alaben tronpeta kontzertuagaz hasi zen jaialdia; otordua ere eskaini zuten, eta Itzalak taldearen kontzertuak dantza giroa jarri zuen iluntzera arte. Jaialdiagaz gozatzeagaz gain, dendaren historia ezagutzeko aukera ere egon zen, bide batez. Arbasoen argazkiak eta dendako dokumentu zaharrak ikusgai jarri zituen Lucia Larrinaga dendako nagusiak, bai eta garai batean emakumeek erabiltzen zuten kortse bat ere.