Sup Race zirkuituko bigarren proba izango da (lehena Getxon izan zen domekan), eta hamar kategoria lehiatuko dituzte: 1,4 mistoa, 12,6 gizonezkoak, 12,6 emakumezkoak, amateur gizonezkoak, amateur emakumezkoak, 18 urtez azpikoak gizonezkoak, 18 urtez azpikoak emakumezkoak, 16 urtez azpikoak kadeteak, 14 urtez azpikoak haurrak eta 12 urtez azpikoak haurrak.
12 kilometroko tartea egingo dute nagusiek, eta amateurrek, berriz, 5 kilometro egingo dituzte paddle surfean.
09:00etatik 09:30era dortsalen banaketa eta izen emateen egiaztapenak egingo dituzte. Jarraian, partaideak batzartuko dira, eta 10:30ean hasiko dira martxan gehienak. Izan ere, umeak 12:00etan uretaratuko dira.
Guztiek amaitu ostean, 14:00ak aldera banatuko dituzte sariak. Gero, 15:00etatik aurrera gura dutenek Isla Kale kiroldegian bazkalduko dute.
Informazio guztia Mundaka surf club-en webgunean dago:
http://mundakasurfclub.com/en/. Halaber, facebookeko eta twitterreko kontuak ere baditu taldeak.
Sup Rice zirkuituaren hurrengo probak:
- Zarautz (uztailak 2-3)
- Deba (abuztuak 6)
- Hondarribia (abuztuak 20)
- Plentzia (irailak 24-25)