Kamiñaldeko finantziazio plan zehatzago bat egitera konprometitu da aldundia
Ondarroako Udalak lanak egin ahal izateko udala zenbateraino zorpetu ahal den jakitera eman dio aldundiari. Jaurlaritzagaz ere harremanetan egon nahi dutela adierazi dute udal ordezkariekOndarroako Udal ordezkariak Kamiñaldeko lanen inguruko finantzak...
Ondarroako Udalak lanak egin ahal izateko udala zenbateraino zorpetu ahal den jakitera eman dio aldundiari. Jaurlaritzagaz ere harremanetan egon nahi dutela adierazi dute udal ordezkariek
Ondarroako Udal ordezkariak Kamiñaldeko lanen inguruko finantzaketa planaz berba egiteko Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin bildu ziren barikuan. Udalak lanak ordaindu ahal izateko udala zenbateraino zorpetu ahal den jakitera eman zien aldundikoei. Horren aurrean, aldundiko ordezkariak finantzaketa plana aztertu egingo dutela jakitera eman zien.Plana aztertzeaz gain, Ondarroako teknikariekin elkarlanean proposamen zehatzago bat egiteko konpromisoa ere hartu zuten aldundikoek. Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak, bere aldetik, udalak bere esku daukan informazio guztia helaraziko diela nabarmendu zien. Eta proposamen zehatzago bat egin ahal izateko, elkarlanean jarduteko prest daudela ere agertu zuten. «Udalean daukagun zorpetzeko ahalmena zein den aurkeztu diegu aldundiko ordezkariei, orain beraiek zenbakiak aztertu beharko dituzte, baina orain arte fakturak ordaindu dituen erakunde bakarra Ondarroako Udala izan da».
Eusko Jaurlaritzagaz edukitako bileraren inguruan ere berba egin zuen Bedialaunetak. «Prentsa bidez jakin dugu Jaurlaritzak Ondarroako Udalaren finantzaketa plana ikusi nahi duela, beraz, gaur (ekainak 17) bertan bidali diogu Ana Oregi Lurralde Ingurumen eta Politika sailburuari».
Jaurlaritzagaz ere harremanetan egon nahi du udalak, eta hori bermatzeko aurrerantzean ere biltzeko ahalegina egingo dutela aurreratu zuen alkateak.