104 neska-mutil batu ditu VIII. Triatloi Txikiak
Gaztetxoen artean ere triatloia egiteko zaletasuna badagoela argi utzi zuten, joan den domekan burutu zen VIII. Triatloi Txikian parte hartu zuten 104 neska-mutilek. Markina-Xemeingo Alarabi Triatloi Taldeak antolatutako probak azken urteetan baino kir...
6 urtetik 16ra bitarteko neska-mutilek parte hartu zuten proban, eta bakoitzak bere adinaren araberako distantziak egin behar izan zituen, igerian, bizikletan eta korrika.
Tarteka egin zuen euriak ere ez zituen beldurtu Ondarroa, Lekeitio, Durango eta Markina-Xemeingo triatletak. Emaitzak garrantzirik ez bazuen ere, erakustaldia eskaini nahi izan zuten txikienetik hasi eta nagusiak arte, eta txalo eta animoekin erantzun zieten ikusleek.
Urtero modura, guztientzako egon ziren opariak amaieran.