URAk Bermeorako ur horniduraren hodi tarte bat berrituko du laster
Mundakako itsasaderreko ezker ertzeko Gernika-Busturia tartean, saneamenduko hodi biltzaile orokorra hobetzeko lanekin batera egingo dute Bermeoko zatia ereBusturialdeko Ur Partzuergoaren (BUP) Batzorde Eragileak oniritzia eman dio Bermeo urez hornitze...
Mundakako itsasaderreko ezker ertzeko Gernika-Busturia tartean, saneamenduko hodi biltzaile orokorra hobetzeko lanekin batera egingo dute Bermeoko zatia ere
Busturialdeko Ur Partzuergoaren (BUP) Batzorde Eragileak oniritzia eman dio Bermeo urez hornitzeko hodi tarte bat berritzeari. Proiektua, hain zuzen ere, Mundakako itsasadarreko ezker ertzeko Gernika-Busturia tartean saneamendu hodi biltzaile orokorra hobetzeko lanekin batera egitekoa dela azaldu dute Uraren Euskal Agentziaren (URA) arduradunek.Behar horiek egiteko aurrekontua 4.644.846,32 eurokoa izango da.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko arduradunek jakinarazi dutenez, «Bermeo urez hornitzeko egun erabiltzen den hodia zaharkituta dago, eta egoera eskasean dago».
Konpromisoei jarraituz
Arratzu izena dauka gaur egun erabiltzen den fibrozementuzko hodiak, eta Golako ibaietik eta Arratzuko zundaketatik hartutako urak Almika auzoko Edateko Uren Tratamendurako Estaziora bideratzen ditu.
Hodiaren egoera zein den ikusita, BUPek eta URAk hodia berritzeko erabakia hartu dute: «Gernika-Busturia tartean saneamendu hodi biltzaile orokorra hobetzeko lanek aukera ematen dute aipatu hornidura hodia orain berritzeko».
URAren arduradunek jakinarazi dutenez, hemendik gutxira lizitatuko dute proiektua, URAk eta Busturialdeko Ur Partzuergoak 2015. urteko urtarrilaren 30ean sinatutako lankidetza-hitzarmenean adostutako konpromisoei jarraituz.