San Joan egunean,
barikuan,
bideo-photocall karpa jarriko dute
Eneperin. Bertan, Kalinpanek lagunduta, gura duten pertsonek euskaraz egiteko dituzten arrazoiak azaldu ahal izango dute. Karpa barruan bideoak grabatu ahalko dituzte, eta kanpoan, berriz, argazkiak atera daitezke.
Lagun talde bat bideo-photocall karpan, Kalinpanegaz. Argazkia: Bermeoko Udala
Arrain Azokan abiarazi zuten Geuk eus kanpaina, eta
aurreikuspenak bete zituzten. Hiru egunetan
163 bideo grabatu ziren eta
400 argazki atera zituzten.
Horien guztien edizio lanak amaituta daudela azaldu dute eta dagoeneko
ikusgai jarri dituzte Euskara Sailaren webgunean:
www.bermeo-euskaraz.eus
Jakinarazi dutenez, Geuk eus kanpainaren berri emateko
eskuorri batzuk ere argitaratu dituzte, eta horiek San Joan egunean banatuko dituztela diote. Bertan, besteak beste, Arrain Azoka egunean egindako argazkiak eta bideoak ikus daitezke.
Euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek azaldutakoaren arabera, “eskuorri horien bitartez, herritarrak karpan parte hartzera animatzen ditugu, euskaraz bizitzeko dituzten arrazoiak azaltzeko”. Era berean,
argazki horiekin guztiekin
mosaiko handi bat osatzeko asmoa dagoela iragartzen dute eskuorrian.