Bermeoko Udaleko Kultura Sailak, urtero egin modura, ikasturte amaierako jaia antolatu du herriko ikastetxe guztietako 3 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteentzako. Urtero, 1.5000 ikasle inguru batzen ditu ikasturte amaierako jaiak.
Ikasleak Goiko Plazan
Goizean, adinaren arabera, ekintza batean edo bestean parte hartu dute ikasleek. Ondoren, eguerdian, Goiko Plazan batu dira denek batera dantza egiten jarraitzeko. Jaikide & DJ Andoni disko festako abesti eta dantzekin ondo pasatzen ari dira ikasle, irakasle eta gurasoak.
Ikasturte amaierako jaiaren helburua «ikastetxe guztietako umeak ekintza batean elkartzea» dela adierazi dute kultura sailekoek.
Ikasleak Goiko Plazan