Behargintzak kudeatuko ditu LALF laguntzak
Bermeoaldeko Behargintzak (Bermeo-Mundaka-Sukarrieta) mikroenpresa eta autonomoen inbertsioak laguntzeko LALF diru laguntzak kudeatuko ditu.
Programaren helburua ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko inbertsioak laguntzea da. Hala, ibilgetua eskuratzeko inbertsioak diruz laguntzen dira, 2015eko urriaren 1etik aurrera egindakoak baldin badira.
Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren bolumena, gutxienez, 15.000 eurokoa izan behar dela azaldu dute Behargintzatik, eta ematen duten diru laguntza inbertsioaren %7a izango da.
Sei langile baino gutxiago duten enpresek jaso ahalko dute laguntza. Eskabideak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da.