Zapatuko euriak aurtengo Magurios Topaketak baldintzatu ditu. Euria egin bazuen ere, zapatuko goizeko ibilbidean 60 motorzale inguruk parte hartu zutela azaldu du Izaro Bikers elkarteko presidente Jesus Miguelek, “eskertzekoa da horien ahalegina eta prestutasuna”. Hala ere, egunean zehar “izugarrizko” giroa egon zela gaineratu du.
Motoak ibilbiderako prestatzen
Domekan, eguzkiagaz, motorzale gehiago hurbildu ziren Bermeora, eta 200 motorzalek egin zuten goizeko ibilbidea. Zapatuko rally auto erakustaldira jende gutxi hurbildu bazen, domekan “gainezka” egon zela adierazi du Miguelek: “Ahoz ahokoak eta eguraldi onak lagundu zuen”.
Autoen erakustaldia
Aurten motorzale gutxiago egon badira ere, antolatzaileak “pozik” agertu dira:”Zapatuan euria egiteko, nahiko motorzale bildu baitziren”.