Dominguezek erraz hartu du mendean Guerra
Junior mailan Euskadiko Welter txapeldunak hiru borrokaldietan puntu gehiago lortu zituen Eibarko Astelena frontoian, bariku gauean. Jesus Guerra Kantabriako txapeldunari erakustaldia emanez irabazi zion.
15 urtegaz teknikoki sekulako aurreratzea egin du, eta fisikoki gero eta indartsuago dagoela erakutsi du borrokaldiz borrokaldi. Ring-ean oldarkorra eta menderatzailea, etorkizun handiko boxeolaria da Dominguez.
Uztailaren 4ean A Coruñan (Galiza) Espainiako txapelketa lehiatuko du bermeotarrak. Haregaz batera, Pisu arineko kategoriako Euskadiko txapeldun Jon Nuñez getxoztarra Galizan izango da. Nuñezek Bryan Albacura burgostarrari irabazi zion barikuan Eibarren.
Bestalde, emakumezkoen lehian Jessica Brunet bilbotarra Alazne Fenoy gasteiztarra baino gehiago izan zen.
Kevin Baldospino burgostarraren eta Fernando Macole donostiarraren arteko borrokaldi ikusgarria izan zen, eta epaileak berdinketa adierazi zuen.