Bermeoko Euskara Aholku Batzordeak eguaztenerako deitu du bilera
Euskara Aholku Batzordea eguaztenean batuko da Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan, 19:00etan. Batzorde kideek gai nagusi bat izango dute biharkoan aztergai: Kirolean eta aisialdian euskara zertan den eta egoera hori hobetzeko egin daitekeena.
Era berean, Geuk eus kanpainaren baitan orain arte egindakoak eta datozen hilabeteetan egitekoak daudenak aztertuko dituzte. Hala, aipatu kanpainaren barruan, Arrain Azokan grabatutako bideo eta ateratako argazkien zabalpenaz eta datozen hilabeteetako bideo-photocallaren egutegiaz ere ariko dira. Euskararen erabilera sustatzeko kanpainak abesti bat ere edukiko du, eta horren inguruan ere berba egingo dute bertaratzen diren guztiek.