IX. Galarrena Pala Txapelketa hasiko dira jokatzen, ekainaren 22an
Ekainaren 22tik aurrera jokatzen hasiko dira Lekeition IX. Galarrena Pala Txapelketa. Abuztuaren 6ra arte luzatuko da norgehiagoka. Egun horretan jakingo dira zeintzuk diren aurtengo irabazleak.Parte hartzeko gogoa izatea dela baldintza bakarra aitatu ...
Parte hartzeko gogoa izatea dela baldintza bakarra aitatu dute antolatzaileek. Izan ere, bikoteak adin guztietakoak izan daitezke, mistoak ala ez, eta edozein mailatakoak. Denontzako dago lekua, beraz, eta izena eman nahi duena oraindik denboraz dabil, bihar arte eman daiteke-eta izena, Galarrenan.
Iaz hasi eta neguan jarraitutako bide beretik, Pala txapelketagaz gainera, aurtengo udara begira ere kultur egitarau berezia antolatzen ari direla aurreratu du Lekeitioko Galarrena Elkarteak. Laster egongo da kalean.