Euskadiko Triatloi Esprint Txapelketa lehiatuko dute, bihar, Lekeition
Lekeitioko 24. Triatloia 2016 urteko Euskal herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da. 16:00etan hasiko da proba, Isuntzan. Helmuga plazan egongo daGarraitz Kirol Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, 24. triatloia lehiatuko d...
Lekeitioko 24. Triatloia 2016 urteko Euskal herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da. 16:00etan hasiko da proba, Isuntzan. Helmuga plazan egongo da
Garraitz Kirol Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik, 24. triatloia lehiatuko da zapatuan, Lekeition. Esprint distantzian jokatuko da. Hau da, 750 metro igeri, 21 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte parte hartzaileek.Lekeitiokoa 2016 urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako 10. proba puntuagarria izango da, eta gainera, distantzia horretako Euskadiko Txapelketa jokatuko da.
Proba 16:00etan hasiko da, eta lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxearen aurrean kokatuko dituzte.
Isuntzako hondartzatik irtengo dira parte hartzaileak, eta lauki formako ibilbidea eginez, farora joan-etorria egin beharko dute igerian. Ondoren, 22 kilometrotako bizikleta saio gogorra edukiko dute. Plazakolara joan-etorrian, Milloiko portua igo beharko dute. Proba amaitzeko, aringa-aringa egin beharko dute portuko kaleetan zehar, eta Santa Katalinako ermitara joan beharko dira udaletxe aurreko helmugara heldu aurretik.