Bi orduko Biking Master saioa egingo dute hileko kirol ekimenean
Hileko kirol ekimenaren baitan, Biking Master saio bat eskainiko dute. Bi orduko saioa izango dela azaldu dute Bermeoko Udal Kirol Patronatutik. Martitzenerako antolatu dute ekimena, 19:30ean, Araneko kiroldegian.Kirol Patronatutatik jakinarazi dutenez...
Kirol Patronatutatik jakinarazi dutenez, martitzeneko Biking Master saioan pop-rock errege-erreginak omenduko dituzte. Besteak beste, Madonna, Freddie Mercury, Prince eta David Bowie artisten abestiekin biking egiteko aukera izang dute parte hartzaileek.
Izena eman behar da
Aipatu saioan parte hartu gura dutenek Araneko kiroldegian eman beharko dute izena. Kirol Patronatuak herritarrak parte hartzera deitu ditu, «kirola egiten ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko baitu».