Bertoko hainbat puntista, Andoaingo txapelaren bila
Xistera Zirkuituko lehen finalak aurreko astean Durangon jokatu ondoren, zirkuitua orain Gipuzkoara helduko da. Bihar, hain zuzen ere, Andoaingo Arrate pilotalekuan gazte eta nagusi mailako zesta-punta finalak jokatuko dira. Finalean, hain zuen ere, Ge...
16:15ean hasiko da pilota jaialdia, eta hasteko, Gazteleku herriko klubeko alebin mailako puntistek erakustaldia egingo dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, kiniela saioa egingo dute.
Kiniela saioa jokatu ondoren, gazte mailako nesken finala jokatuko da. Nahia Calvo berriatuarrak eta Jane Arreitunandia mutrikuarrak Eneritz Lizardi mutrikuarraren eta Izaro Arbe markina-xemeindarraren aurka jokatuko dute. Gazte mailan, mutiletan, aldiz, Ekaitz Mendizabal Goxerri mutrikuarrak eta Olasagastik osatutako bikoteak Etcheberry eta Montamat-en aurka neurtuko dira.
Azkenik, nagusi mailako mutilen lehia erabakigarriaren progonistak Urrutxua eta Ubilla (Gernika-Lumo-Berriatua) eta Narbarte eta Ekhi (Donostia-Gasteiz) izango dira.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, jaialdiko partidak Xisterako webgunean (www.xistera.eus) emitutuko dira streaming bidez, zuzenean. Horrez gainera, Xisterako Facebook eta Twiter kontuen bidez partida jarraitzeko aukera ere egongo dela azpimarratu dute.