Basurdeak Errugbi eguna ospatzeko elkartuko dira bihar
ERRUGBIA // Gernika Rugby taldeko maila denetako jokalariek, klubeko kideek eta zaleek 2015-2016 denboraldia jai giroan amaituko dute bihar. Ume, gazte, nagusi, beterano zein gurasoak Urbietan batuko dira 11:00etan, eta jokoak eta partida jokatuko ditu...
ERRUGBIA // Gernika Rugby taldeko maila denetako jokalariek, klubeko kideek eta zaleek 2015-2016 denboraldia jai giroan amaituko dute bihar. Ume, gazte, nagusi, beterano zein gurasoak Urbietan batuko dira 11:00etan, eta jokoak eta partida jokatuko dituzte. Gero, 15:00etan, Basurde Rugby tabernan bazkalduko dute. Bazkalostean, kirol talde desberdinen kamiseten zozketa egingo dute.