Asteburuan hasiko dituzte TKE eta KAE ligen arraun denboraldiak
KAE ligako arraun taldeek Bilbon ekingo diote ligari, bihar arratsaldean. TKEko taldeek, berriz, Andaluzian hasiko dute denboraldia, domeka eguerdianEuskadi Basque Country IV. Bandera lehiatuko dute domekan, Sevillan (Andaluzia, Espainia) Guadalquivir ...
KAE ligako arraun taldeek Bilbon ekingo diote ligari, bihar arratsaldean. TKEko taldeek, berriz, Andaluzian hasiko dute denboraldia, domeka eguerdian
Euskadi Basque Country IV. Bandera lehiatuko dute domekan, Sevillan (Andaluzia, Espainia) Guadalquivir ibaian, 12:00etan hasita.Hamabi arraun talde hauek ariko dira nor baino nor gehiago: Urdaibai, Astillero, Cabo, Hondarribia, Kaiku, Orio, Portugalete, San Juan, San Pedro, Tiran, Zumaia eta Zierbena.
Binakako erlojupekoan lehiatuko dira, eta horixe da aurtengo berrikuntza nagusia. Tanda bakoitzeko bi traineru minutu bateko aldeagaz aterako dira.
Irteerako eta helmugako balizak Trianatik gertu dagoen La Cartujako pasealekuan egongo dira; kanpoko balizak, ordea, La Barquetako zubian.
Jai giroan turismoa sustatu
Azken urteetan moduan, jai giroan ekingo diote arraun denboraldiari. Horretarako, askotariko ekintzak prestatu dituzte. Gaur, esaterako, Santa Cruz auzoan trikipoteoa egingo dute.
Bihar, berriz, Herkuleseko alamedan parrillada herrikoia egingo dute, eta 20:00etatik aurrera, herri kirolen eta euskal dantzen erakustaldiak eskainiko dituzte.
Gainera, gura dutenek estropaden simulagailua probatzeko aukera edukiko dute. Halaber, La Cartuja pasealekuan GP Euskadi Basque Country Bandera jokatuko dute, 19:00etan hasita.
Malaga, Sevilla eta Betis futbol taldeetako eta Euskadi-Basque Country taldeak lehiatuko dute. Azken hori TKE ligako taldeetako arraunlariek osatuko dute.
22:00etatik aurrera, Lektronok eta Ion Din Danina DJen musikak girotuko du pasealekua.
KAE 1ekoak, bihar
Bestalde, KAE 1 ligako arraun taldeek bihar Bilbon ekingo diote arraun denboraldiari.
Bilbao 716 Aniversario Bandera lehiatuko dute, 17:00etan hasita.
Isuntzagaz eta Ondarroagaz batera, arraun talde hauek parte hartuko dute: Castreña, Deusto-Bilbo, Donostiarra, Getaria, Hondarribi B, Orio B, Pedreña, San Pedro B, Santurtzi eta Zarautz.
Sei traineruko bi txandatan banatuta, erlojupekoa lehiatuko dute. Bilboko udaletxearen parean hasi eta amaituko dute proba, eta lau luze egin beharko dituzte.
Deustuko Arraun taldearen egoitzan 15:30ean egingo duten delegatuen batzarrean egingo dute irteera ordenaren zozketa.