22:30etatik aurrera Boxeo Olinpikoko bost borrokaldi, eta San Da profesional mailako hiru borrokaldi ikusteko aukera egongo da, pilotaleku historiko bezain ezagun horretan.
Junior mailan Euskadiko Welter txapelduna da Dominguez, eta Jesus Guerra Kantabriako txapeldunaren aurka borrokatuko da.
Bermeotarrari bi aste barru A Coruñan (Galiza) lehiatuko duen Espainiako txapelketarako prestaketatzeko balioko dio gaurko borrokaldiak.
Boxeo olinpikoko gainontzeko borrokaldiei dagokienez, Pisu arineko kategoriako Euskadiko txapeldun Jon Nuñez getxoztarra, Brayan Albacura burgostarraren kontra lehiatuko da.
Josean Perez nafarra Sebastian Portunato Arrasaten bizi den argentinarraren kontra borrokatuko da, eta Fernando Macole donostiarraren eta Kevin Baldospino burgostarraren artekoa izango da gaueko beste borrokaldietako bat.
Halaber, emakumezkoen borrokaldi bakarra egongo da, Jessica Brunet bilbotarra eta Alazne Fenoy gasteiztarraren artekoa, hain zuzen.
San Da
San Da edota Sanshou modalitatean (Kung Fu-aren mota edo aldaera berri bat da), eibartarrak izango dira protagonista.
Lehenengo, Sulei Samadi eibartarra Aitor Perez beasaindarraren kontra borrokatuko da. Ostean, Gotzon Indamendi ermuarraren eta Mikel Astigarraga
Asti eibartarraren arteko lehiaz gozatuko dute bertaratutakoek. Eta azkenik, Jesus Mari Guzman eibartarra eta Kevin Buitrago ermuarra ariko dira nor baino nor gehiago.

Dominguez maiatzaren 20an Bermeoko Artza frontoiko borrokaldian.