Pelaio Deunaren jaiak ospatuko dituzte Belendiz auzoan, asteburuan hasita
Arratzuko Belendiz auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, jatekoa, musika eta kirolekin betetako egitarauagaz. Datorren astean, berriz, San Joan sua eta San Pelaio eguna ospatuko dituzte, eguenean eta domekan, hurrenez hurren.Zapatuan hasiko d...
Zapatuan hasiko dira Pelaio Deunaren jaiak; 12:30ean izango da IV. Paella txapelketan izen ematea. Bitartean, Ein Go taldeko trikitilarien musikak alaituko du goiza, paellak aurkezteko ordua heldu artean. 15:00ean herri bazkaria egingo dute, eta bazkal ostean, mahai jolasak hasiko dira, eta 18:00etan, Lur Korta ipuin kontalariak haurrak entretenituko ditu, iluntzean Xaiborren kontzertua hasi arte. Afaria ere ez da faltako, eta bertaratzen direnek, bakailao, txistorra eta hirugihar jana dastatzeko aukera izango dute. Domekan jaiak jarraitu egingo du, txakolin bertso kata bategaz; Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea izango dira goizari doinua jarriko diotenak. Arratsaldean, txapel jaurtiketa, umeen jolasak eta Briska txapelketa egongo dira, eta eguna amaitzeko, txokolate jana.
Ekainaren 26an, 12:30ean, meza egingo dute San Pelaioren omenez.