Ekonomia Urdinari buruzko topaketak antolatu dituzte
Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazioak ekonomia urdinari buruzko topaketak antolatu dituzte biharko eta etzirako. Itsasoratze Artibista programaren baitako topaketak dira, eta Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Ze...
Ekonomia Urdina naturaren zikloetan oinarritzen den garapen eredu bat da; hondakinik eta isuri kutsatzailerik ez sortzea du helburu. Eredu hori Gunter Pauli ekintzaile belgikarrak sustatu du, indarrean dauden sistemen alternatiba modura. Ekonomia Urdinak, «kostu energetiko altuko baliabideak erabili ordez, prozesu industrialak teknologia sinpleago eta garbiagoetarantz bideratzea iradokitzen du».
Hiru ordezkari gonbidatu dituzte topaketetarako: Siemen Cox, RotterZwam hiri nekazaritzako enpresaren sortzailea (Rotterdam); Azaro Fundazioa, eredu hori Lea-Artibai eskualdean abian jartzen ari den erakundea; eta, Alexander Prinsen Ekonomia Urdinean aditua eta Gunter Pauliren kolaboratzailea.
18:00etatik 21:00etara bitartean batuko dira, barikuan; eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean, zapatuan.
Informazio gehiagorako edo izena emateko 688 89 99 50 telefono zenbakira deitu behar da.